Lagun bati gutuna
LAGUN BATII GUTUNA Kaixo lagun! Aspaldiko! Zer moduz zaude? Ondo egotea espero dut. Ni azkenaldian kezkaturik egon naiz. Badakizu animaliak hil egiten direla planeta zaintzen ez dugulako? Zoritzarrez, gure erruz asko sufritzen dute. Ibaiak eta itsasoak oso zikin daude, hainbat irudi ikusi ditugu itsasoko animaliak plastikoz inguraturik :(. Itsasoa animalien etxea da eta egoera ezin da horrela jarraitu, onartezina da itsasoak jasaten duen kutsadura. Eskerrak jende ugari dagoela arazoa konpontzeko laguntzak eta baliabideak eskaintzen dituztenak! Adibidez, hondartzak garbitzen dituztenak eta gizarteak kontzientzia hartzeko mugimenduak sortzen dituztenak . Horregatik, zuri egoera azaltzea bikain iruditu zait, uste dut zerbait egin behar dugula lehen bai lehen, guztiok zeozer egin dezakegu planeta hobetzeko. Zer uste duzu zuk? Besarkada handi bat